Kantu saioak antolatzeko bilera egingo da gaur arratsaldean Arrate Kultur Elkartean
Aurreko ikasturtean bezala, kurtso honetan ere euskal kantuak ikasteko aukera eskainiko dute Arrate Kultur Elkartean eta, ikasturte honetan egingo diren kantu saio irekiak antolatzeko, bilera egingo da gaur (astelehena, irailak 21), 19:00etan, Arrate Kultur Elkartean.
Arduradunek azaldu digutenez, “bilera horretan eguna, ordua eta kantutegia lotu nahi ditugu. Hamabostean behin egiten diren kantu saioak irekiak izaten dira, eta euskaraz abesteko gogoa duen edozeinek dauka parte hartzeko aukera. Asmoa ez da koro bat osatzea, lagunartean euskaraz abestuta jendeak ondo pasatzea baino”.
Norbaitek saioetan parte hartzeko interesa badauka, baina ezin bada bilerara joan, Arrate Kultur Elkartearekin harremanetan jar daiteke (638 284 912 / arratekultu@gmail.com).