Karmele Jaiok “Aitaren etxea” bere nobelaz jardungo du bihar irakurleekin
2020/03/02
12:07
eta kitto!
Bihar, asteartea, 19:00etan hasiko da Idazlearekin Harixa Emoten euskerazko literatur tertulia Portalean (batzartokian). Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) gonbidatu dute, “Aitaren etxea” bere liburuari buruz irakurleekin berbetan jarduteko. Lehen lana, “Hamabost zauri” (Elkar) ipuin liburua 2004an eman zuen argitara eta ordutik narrazioa eta eleberria tartekatu ditu bere ibilbidean. Hala ere, ezagutzera eman zuen lana “Amaren eskuak” (Elkar, 2006) nobela izan zen. Bihar komentatuko duen liburua ere eleberri bat da eta, beti bezala, nobelari mamia ateratzeko Antxon Narbaizaren laguntza izango dute solasaldian.