Karmele Mitxelena idazlea euskarazko irakurle-taldearekin elkartu zen atzo

"Zoriona, edo antzeko zerbait" liburuarekin etorri da Eibarrera
Karmele Mitxelena idazlea euskarazko irakurle-taldearekin elkartu zen atzo
2026/03/11 09:29
Maider Aranberri Sarasua

Karmele Mitxelena izan da "Idazlearekin Harixa Emoten" saioko azken gonbidatua. Atzo elkartu zen euskarazko irakurle-taldearekin eta elkarrekin atera zioten mamia "Zoriona, edo antzeko zerbait" idazle oiartzuarraren lanari.

Ikasturtea amaitu aurretik beste bi liburu irakurriko dituzte Harixa Emoten saioetako partaideek: apirilerako Katixa Agirreren "Berriz zentauro" eta maiatzean Marlen Haushofer-en "Horma", Naroa Zubillagak euskarara itzulitako liburua.