Karmele Mitxelena idazlea izango da bihar Harixa Emoten irakurle-taldean

"Zoriona, edo antzeko zerbait" liburuari mamia aterako diote biharko saioan
Karmele Mitxelena idazlea izango da bihar Harixa Emoten irakurle-taldean
2026/03/09 08:58
Maider Aranberri Sarasua

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle-taldeak bihar egingo duen saiora etorriko da Karmele Mitxelena "Zoriona, edo antzeko zerbait" liburuari buruz berba egiteko. Euskarazko taldeko kideek aukera izango dute idazle oiartzuarrari liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko. 19:00etan elkartuko dira Portaleko batzartokian eta, betiko moduan, Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. Juan San Martin udal-liburutegiak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak elkarrekin antolatzen dute Harixa Emoten ekimena.