Kartzelaratu dituzten Kataluniako gobernuko kideak askatzeko eskatu dute Untzagan
2017/11/03
22:39
eta kitto!
Kataluniako Gobernuko kideen kartzelatzeak salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Untzagan. Bihar, berriz, Bilbon manifestazioa egingo da, 17:00etan, “155.aren kontra. Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea” goiburuari jarraituta.