Buruzagi independentistei ezarritako zigorren kontrako elkarretaratzea deitu du Gure Eskuk
2019/10/14
11:36
eta kitto!
Kataluniako erreferendumaren auziarengatik epaitutako buruzagi independentisten kontrako zigorrak jakinarazi ditu Espainiako Auzitegi Gorenak: bederatzi eta hamahiru urte arteko zigorrak ezarri dizkie Junqueras, Romeva, Forn, Turull, Rull, Bassa, Forcadell, Sanchez eta Cuixarti. Matxinada delitua baztertu egin du, eta Estatuaren Abokatuaren zigor eskaerak hartu ditu kontuan. Hori jakin eta berehala hasi dira han eta hemen erreakzioak sortzen. Katalunian protesta jendetsuak espero dira eta Euskal Herrian ere hasi dira mobilizaziorako deiak egiten. Gure Esku-k gaur iluntzerako protestak deitu ditu herriz herri eta Eibarren elkarretaratze zaratatsua deitu dute, 19:30ean Untzagan.