Kataluniari babesa azaltzeko mobilizazioak egin dira Debabarreneko lantegietan
2019/10/18
13:55
eta kitto!
Gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, STEILAS, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta, gaur mobilizazioak egin dira Debabarreneko hainbat lantegitan, “Kataluniako Erreferenduma babesteaz gain, horren kontrako errepresioa salatzeko”. Besteak beste Eibarko Udaleko langileek, Eibar Ospitaleko beharginek, Teknikerrekoek eta Bureau Veritas-ekoek elkarretaratzeak egin dituzte. Eta Eibartik kanpora ere, mobilizazioekin bat egin dute enpresa hauek: Alkorta Forgin Group (Elgoibar), Rodisa (Elgoibar), Gol (Soraluze), SNAE Europe eta Industrias Fer, Mendaroko Ospitaleko langileak, Spicer Ayra Cardam (Itziar) eta Haizelur (Itziar).