Ana Goitiaren “Katana” bakarrizketak badauka data berria
Ana Goitiaren “Katana” bakarrizketa ezin izan zen egin euskararen hamabostaldian. Baina dagoeneko badaukagu data berria, Eibarren AKEBAI-tik adieri dutenez . Otsailaren 19an izango da, 18:30ean Klub Deportiboan. Ikuskizunean argi hitz egingo du, eta musika, matxismoa, lodifobia, gurasotasuna eta beste hainbat gai landuko ditu.
Ana Goitia Erkiaga (Lekeitio, 1981eko urriaren 12a) kazetaria eta telebistako aurkezle euskalduna da. Kazetaritzan lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Umoregilea eta moda munduko profesionala ere bada.
Telebistako platoetatik antzokietarako saltoa egin zuen 2020an Barre Librea saiorako bere lehen bakarrizketa egin zuenean, ondoren herriz herri aritu da bakarrizketak egiten. 2024an Katana izeneko bakarrizketa luzea aukeztu zuen, kritikarako eta hausnarketarako egindako lana.