Katedralak bihar goizean Euskal Jaiko Paleta Goma Txapelketako finalak hartuko ditu

Martxoan hasi zen txapelketak Euskal Jaien giroan amaituko du ibilbidea bi kategorietan jokatuko diren final haundiekin
Katedralak bihar goizean Euskal Jaiko Paleta Goma Txapelketako finalak hartuko ditu
2024/05/24 12:12
eta kitto!

Eibarko Paleta Goma Txapelketako III. edizioko finalak jokatuko dira bihar, 11:00etatik aurrera, Astelena frontoian. Martxoan hasi zen txapelketak Euskal Jaien giroan amaituko du ibilbidea bi kategorietan jokatuko diren final haundiekin. Batetik, maila herrikoian Sarobe eta Beton bikoteak Larra eta Korta izango dituzte aurrez aurre; eta irekian, bestalde, Osa eta Guineak osatutako bikoteak Irizar eta Egibururen aurka lehiatuko dira.

Bi partiduen bitartean antolatzaileek luntx ederra eskainiko diete gerturatzen diren guztieti. Aukera polita, beraz, bihar goiz-eguerdiaz gozatzeko Katedralean.