Kezka Dantza taldeak dantzan jarriko ditu herritarrak Untzaga plazan domeka honetan

Herriko 250 pertsonatik gora dantzan arituko dira Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrena ospatzeko
Kezka Dantza taldeak dantzan jarriko ditu herritarrak Untzaga plazan domeka honetan
Maiatzaren 10eko entseguko argazkia. Argazkia: Oier Araolaza. Kezka Dantza Taldea
2024/05/22 10:39
eta kitto!

Herritarrek dantzan jardungo dute Euskal Jaian Deportiboaren mendeurrena ospatzeko, Kezka dantza taldearen ardurapean urte hasieratik dantza-entseguak egin eta gero. Iribasko ingurutxoa, Imotz eta dantza-soltean arituko dira herriko 250 pertsonatik gora. Dantzariak dantzarako prestatzen aritu badira, txistulariek ere tresnak puntuan jartzeko gonbidapena izan dute eta garai bateko eta gaur egungo txistulariak entsegutan aritu dira aurtengo Euskal Jaian kaleak inoiz baino gehiago txistu soinuz betetzeko. "Euskal Jaiko domeka, maiatzak 26, egun handia izango da, baina aurretik elkarrekin bizi izan ditugun dantza-egunak ere halakoak izan dira", esan dute Kezka dantza taldetik.

INFORMAZIO GUZTIA eta EGITARAUA HEMEN