Kezka dantza taldeak emanaldia eskaini zuen zapatuan Iruñean

Ekitaldian Iruñeako Duguna dantza taldeak eta Iurretako dantzariek ere hartu zuten parte
Kezka dantza taldeak emanaldia eskaini zuen zapatuan Iruñean
2024/04/16 18:31
eta kitto!
Iruñeako udaletxeko plaza ondoan dagoen Burgoen plazan dantza-emanaldia eskaini zuen zapatuan Kezka dantza taldeak, bertako Duguna udal dantzari taldea 75 urte betetzen ari dela eta antolatutako ekitaldien programaren baitan.
Eibarren San Juan egunean egiten duen aurreskua edo soka-dantza eskaini zuen Kezka dantza taldeak. Ekitaldian Duguna dantza taldeak berak eta Iurretako dantzariek ere parte hartu zuten.