Kezka dantza taldeak parte-hartze zuzena izan zuen Ondare Sarien ekialdian
2024/01/19
09:15
eta kitto!
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondare Saria eman dio Ikerfolk-Argiari eta elkarte horretako parte den Kezka dantza taldea ere ekitaldian izan da, ez bakarrik saria jasotzeko poza ospatzen, baita ekitaldian parte hartze zuzena izaten ere. Izan ere, Kezka dantza taldeko kideek protagonismo berezia izan dute ekitaldian, Enrike Izagirre izan baita aurkezlea, Ainhoa Larrañagak eta Josu Garatek dantzatu dute bertan eta Oier Araolazak zuzendu du sari-emate ekitaldia. Argazkian, Kezkako ordezkaritza, Gipuzkoako Kultura zuzendari Maria Jose Telleria eibartarrarekin eta Eibarko Udaleko kultura zinegotzi Andoni Zabalarekin.
Juan Antonio Urbeltz Ikerfolk-Argiaren buruak jaso zuen Ondare Saria Gipuzkoako Kultura Diputatu Goizane Alvarezen eskutik, Donostiako Santa Teresa komentuan asteartean egin zen ekitaldian. Kultura ondarea babesteko, ikertzeko eta zabaltzeko egindako lanagatik nabarmendu diren erakunde eta norbanakoak saritzen dira Gipuzkoako Ondare Sariaren bidez. Kezka dantza taldeak 30 urte daramatza Ikerfolk-Argiarekin kolaboratzen eta, besteak beste, elkar-lan honen emaitzak dira Eibarko aurreskua edo soka-dantzaren berreskuraketa edo Arrateko ezpata-dantza.