Kezka Dantza Taldearen koko-eskearekin eta koko-dantzekin hasiko dira bihar Aratosteak

Koko-mokoak Aginako eta Mandiolako baserrietatik ibiliko dira Errebalen 09:00etan elkartu ondoren
Kezka Dantza Taldearen koko-eskearekin eta koko-dantzekin hasiko dira bihar Aratosteak
2025/02/21 11:39
eta kitto!

Koko-dantzak eta koko-eskea egingo dituzte bihar Kezka Dantza Taldekoek. Goizean, 09:00etan, egingo dute lehen agerraldia Errebalen, baserritarren postuetan, eta 10:00etatik 13:00etara Aginako baserrietara joko dute honako ordutegian: Oregizar (10:00), Arandoaurtena, Arandobarrena, Arandoguena eta Arandoetxeberri (11:00), Aginagañekua (12:00), Aginako plaza (12:30). Bestalde, 13:30etik 14.00etara Mandiolako Mirafloresgoikoa eta Milatxorin ibiliko dira koko-eskean.

Arratsaldean, 18:45etan, Klub Deportiboaren aurrean koko-mokoak elkartuko dira, eta koko-dantza eta kantuak eskainiko dituzte Mausitxa txarangak lagunduta, kalejirari hasiera emanez. Toribio Etxeberrian hasi eta amaituko dute ibilbidea, Zuloagatarren, Fermin Calbeton eta Untzagatik igaro ondoren.

Egunarekin amaitzeko, 21:00etan, Deportibo aurrean azken koko-dantzak eta kantuak eskainiko dituzte.