Kezkak "Korrotik Pikutara" dantza-emanaldi didaktikoa eskainiko du domekan Eskoriatzan
2022/01/25
09:32
eta kitto!
Datorren domekan, 19:00etan, Korrotik Pikutara, dantzaren historia dantzan emanaldia eskainiko dute Kezka dantza taldekoek, Eskoriatzako Zaldibar aretoan. Azaldu dutenez, “erromerietako dantzen historia-dantzatua da honakoa. Dantza-emanaldi didaktiko honen bitartez euskal dantzaren bilakaera ikusi eta gozatzeko aukera izango da. Korroan edo borobilean hasita, soka-dantza, ingurutxo, kontra-dantza eta dantza lotua pasata dantza solteraino gure dantzek egindako ibilbidea erakutsiko eta dantzatuko dugu”.
Zuzeneko musikarekin lagundutako saioa izango da: Jose Migel Laskurain (txistua), Adolfo Jainaga (trikitixa), Quico Puges (biolontxeloa), Gari Otamendi (arrabita) eta Iraide Ansorena (perkusioa) arituko dira. Gidari lanetan, berriz, Oier Araolazak jardungo du eta, berarekin batera dantzan, Kezka dantza taldeko Jone Amuategi, Luken Aranburu, Idoia Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Jone Lahidalga, Maider Altzibar eta Unai Txurruka dantzariak arituko dira. Sarrerak 5 euro balio du.