Kike Amonarrizek ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ hitzaldia eskainiko du gaur

Kike Amonarrizek ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ hitzaldia eskainiko du gaur
2023/10/24 11:50
eta kitto!
Eibarren Akebai plataformak ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ egitasmoa ekarriko du gaur, 18:45ean, Errebal Plazara, eta hitzaldia eta haurrentzako tailerra egingo dira Kike Amonarrizen eskutik.

Amonarrizek umeen hurbileko helduek hizkuntza-portaerez izan ditzaketen zalantzak argituko ditu: Nola ikasten dituzte haurrek hizkuntzak? Nola erraztu eta indartu genezake ikasketa-prozesu hori? Gurasoek zer egin beharko lukete? Nola lortu euskaraz egin dezaten? Nola aldatu hizkuntza-ohiturak? Izan ere, ekimenaren helburu nagusia helduen arteko euskararen erabileran eragitea eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzea da.

Saioa irekia eta doakoa izango da, eta hitzaldiak irauten duten bitartean haurrentzako tailerra egongo da.

KIKE AMONARRIZ