Kike Amonarrizek hitzaldia emango du urriaren 27an “Hamaika berbaldi” egitasmoaren baitan

Kike Amonarrizek hitzaldia emango du urriaren 27an “Hamaika berbaldi” egitasmoaren baitan
2020/10/14 08:17
eta kitto!
Urriaren 27an, 18:30ean, Kike Amonarriz izango dugu gurekin, aurrez aurre, Portaleko areto nagusian, “Berrindartu eta jauzi, euskara biziberritzeko ezinbestekoa” gaiari buruz berba egiten. Euskarak dituen lehentasunak eta euskaltzaleon erronkak azaltzen dituen “Berrindartu eta jauzi” txostena aurkeztuko du Amonarrizek, Eibarren AKEBAIren Hamaika berbaldi egitasmoaren baitan eskainiko duen saioan.

Ekitaldia herritar guztientzat zabalik egongo da, baina aforoagatik derrigorrezkoa da aurrez izena ematea. Interesa duenak eibarrenakebai@gmail.com helbidera idatzi edo 943 70 84 26 telefono zenbakira deitu beharko du.

Hemen daukazue Kike Amonarrizek jendea animatzeko grabatu duen bideoa:

https://youtu.be/ndgUfpU7Xzo