Kike Amonarrizek hitzaldia eta haurrentzako tailerra eskainiko du hilaren 24an
Ekimenaren helburua helduen arteko euskararen erabileran eragitea eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzea da. “0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten eta hizkuntza transmisioan zein eredugarritasunean eragina duten helduentzako dago zuzendua, eta urriaren 19tik 29ra bitartean hainbat ekintza antolatuko dira”, diote antolatzaileek.
Kike Amonarrizek umeen hurbileko helduek hizkuntza-portaerez izan ditzaketen zalantzak argituko ditu hitzaldian: Nola ikasten dituzte haurrek hizkuntzak? Nola erraztu eta indartu genezake ikasketa-prozesu hori? Gurasook zer egin beharko genuke? Nola lortu euskaraz egin dezaten? Nola aldatu hizkuntza-ohiturak?
Saioa irekia eta doakoa izango da, eta hitzaldiak irauten duten bitartean haurrentzako tailerra egongo da.