Kilometroak 2025 Elgoibarren izango da

1977az geroztik, Gipuzkoako Ikastolei bultzada emateko asmoz antolatzen den jaia Elgoibarren izango da 2025eko urriaren 5ean.
Kilometroak 2025 Elgoibarren izango da
2024/02/22 …eta kitto!

Elgoibarrek hartuko du datorren urtean, 2025ean, Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaia, urriko lehenengo domekan, urriaren 5ean. Azpeitiri hartuko dio lekukoa Elgoibarrek, bertan antolatuko baitu Ikasberri Ikastolak 2024ko Kilometroak.