Kirol arloko langileak kontratatu nahi ditu Udalak

Pilateseko eta lehiaketa-dantzako irakasleen bila dabiltza
Kirol arloko langileak kontratatu nahi ditu Udalak
2025/10/21 12:22
eta kitto!

Eibarko Udalak bi lan eskaintza kaleratu ditu aste honetan. Bietan aldi baterako kontratu mota eskaintzen du eta egun hauetan amaituko da bertan izena emateko epea, azaroaren 3an hasiko baitira lanean.

Batetik, pilates irakaslea bilatzen dute. Lana astelehenetan eta eguenetan egingo litzateke, 10:00etatik 11:00etara eta eskaintzan izena emateko epea urriaren 23an amaituko da. Informazio gehiago hemen.

Bestetik, lehiaketa-dantzako irakasle bila dabiltza. Kasu horretan, lana barixakuetan egingo litzateke, 18:30etik 20:00etara, eta izena emateko epea urriaren 24an amaituko da. Informazio gehiago hemen.