Kirol instalazioak arratsaldez itxita egongo dira 23tik 25era

Kirol instalazioak arratsaldez itxita egongo dira 23tik 25era
2023/06/22 10:12
eta kitto!
Bihar, etzi eta etzidamu bakarrik goizez erabili ahal izango dira Eibarko kirol instalazioak. Ipurua kiroldegiak honako ordutegia izango du: 23an, 07:30etik 13:00era; eta 24an eta 25ean, 09:00etatik 13:00era. Unbe kirolguneak barixakuan 10:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak, eta beste bi egunetan 09:00etataik 14:00etara. Eta Orbea kiroldegian ordutegi honi jarraituko diote: 23an, 07:30etik 13:00era; 24an, 09:00etatik 13:00etara; eta 25ean, 09:00etatik 14:00etara.