Kirol instalazioak erabiltzen dituzten abonatu edo erabiltzaileentzat arau berriak ezarri ditu Udal Kirol Patronatuak
2020/11/09
15:11
eta kitto!
Eibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, COVID-19 dela-eta indarrean dagoen araudiaren araberako neurri berriak ezarri dituzte. Beraz, azaroaren 7az geroztik, kirol-instalazioak erabiltzen dituzten abonatu edo erabiltzaile guztiek nahitanahiez bete beharreko arauak hauek izango dira:
- Ipurua kiroldegia, Orbeako Kiroldegia eta Unbeko Kirolgunea, 21:00etan itxiko dira astelehenetik ostiralera. Ondorioz kirol jarduera guztiak 21:00etan amaituko dira.
- Eskola-adineko pertsonen jarduera eta ikastaro programatu guztiak bertan behera geratzen dira. 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bestelako jarduerak (fitness, multiaktbitateak, gimnasioetako edo igerilekuetako talde-eskolak) gehienez 6 pertsonako taldeetan egingo dira.
- Edukiera guztiak gehienez ere % 40ra murriztuko dira.
- Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira instalazio mota guztietan, igerilekuak erabili aurretik eta ondoren aldatzeko izan ezik.
- Kafetegiak, ambiguak, tabernak eta antzekoak itxita egongo dira, igerilekuko eta bainuetxeko aldagelak izan ezik, arropa aldatzeko bakarrik.
- Zirkulazioa eta igarotze-espazioetan behar-beharrezkoa den gutxieneko denbora baino gehiago ez egotea gomendatzen da.
- Maskara uneoro erabiliko da kirola egiten den bitartean, jardueraren aurretik eta ondoren, igerilekua izan ezik.
- 1,5 m-tik gorako distantzia gorde beharko da, pertsonen artean, uneoro.