Kirol Politiken Topaketak hartuko ditu Coliseoak

Kirol Politiken Topaketak hartuko ditu Coliseoak
2013/06/03 00:00
eta kitto!

Eguenean (ekainak 6) eta barixakuan Coliseo antzokiak hartuko dituen Udaletako Kirol Politiken VIII. Topaketak aurkeztu dituzte gaur (astelehena, hilak 3) udaletxean Miguel de los Toyos alkateak eta Mari Asun Miranda KAIT Kirol kudeatzaileen euskal elkartearen lehendakariak. Udaletako Kirola. Ereduaren berrazterketa gaiaren inguruan antolatutako jardunaldien asmo nagusia, "udaletako kirolari buruzko hausnarketa egitea" dela azaldu dute antolatzaileek eta, horrekin batera, orain urte bi hil zen Miguel Diegori omenaldia egiteko aprobetxatuko dute ekitaldia, hitzaldi eta mahai-inguruak amaituta berari buruz emango duten ikus-entzunezkoaren proiekzioarekin. Topaketak herritar guztientzat zabalik daude eta parte-hartzea doan da, baina joan nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du clientes@eibarkirola.com helbidera idatzita edo 943203240 telefono zenbakira deituta (Andoni Amutxastegi). Egitarau osoa jarraian irakur dezakezue:

Ekainak 6, eguena
09.30.- Bertaratutakoen harrera eta dokumentazioa jasotzea.
SARRERA ETA AURKEZPENA: Izaskun Uribesalgo
10.00.- Udaletako kirol politikei buruzko VIII. topaketen inaugurazioa.
Eibarko alkatea, Miguel de los Toyos jauna; KAIT-Kirol Arloko Iritzi Taldeko lehendakaria, Mari Asun Miranda andrea; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroleko zuzendari nagusia, Asier Sarriegi jauna.
10.30.- 1. hitzaldia ‘Euskal udalak egungo egoera ekonomikoaren aurrean’. Hizlaria: Andoni Busquet (EUDEL eta Basauriko Alkatea).
11.15.- 2. hitzaldia ‘Euskal kirolaren erronkak’. Hizlaria: Jon Redondo (Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria)
12.00.- Atsedenaldia / Kafea. 
12.30.- 1. mahai-ingurua : Andoni Busquet, Jon Redondo eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Moderatzailea: Mari Asun Miranda.
13.30.- 1. sintesi eta hausnarketak ‘Nolakoa da egungo udal kirola?’. Egilea: Fernando Landa Beitia.
14.00.- Bazkaria.
16.00.- 3. hitzaldia ‘Kirol zentro berrien erronka krisi garaian: Portugalete’. Hizlaria: Clemen Sevilla.
16.30.- 4. hitzaldia ‘Kirol zentro berrien erronka krisi garaian: Aretxabaleta’. Hizlaria: Asier Mujika.
17.00.- 5. hitzaldia Jaione Izagirre eta Alicia Figueroa: ‘Eredu bat inklusiorako’ (Hegalak–Kirol Egokituaren Zentroa, Donostia).
17.30.- 2. mahai-ingurua: Clemen Sevilla, Asier Mujika, Alicia Figueroa eta Iñaki Ugarteburu. Moderatzailea: Eneko Macías.
18.30.- 2. sintesi eta hausnarketak. Egilea: Julian Gomez.

Ekainak 7, barixakua
09.30.- 6. hitzaldia: ‘Kirolaren ikuspegi orokorra egungo testuinguruan’. Hizlaria: Patxi Mutiloa (EJko Kirol zuzendari ohia eta aholkularia).
10.00.- 7. hitzaldia: ‘Udal kirol politikak zinegotziaren ikuspegitik’. Hizlaria Beñat Amenabar (zinegotzia).
10.30.- 3. mahai-ingurua: P. Mutiloa, B. Amenabar eta A. Angiozar. Moderatzailea: Josu Azurmendi.
11.00.- 3. sintesi eta hausnarketak. Egilea: Inma Martinez de Aldama.
11.30.- Atsedenaldia / Kafea.
12.00.- ITXIERAKO HITZALDIA: ‘Udal zerbitzuak garai nahasietan’. Hizlaria: Toni Puig.
12.45.- Sintesi eta hausnarketa orokorrak: ‘Ereduaren berrikuspena’. Egilea: Luis V. Solar.
13.30.- Udaletako kirol politikei buruzko VIII. topaketen ITXIERA. Eibarko alkatea, Miguel de los Toyos jauna; KAIT-Kirol Arlorako Iritzi Taldeko lehendakaria, Mari Asun Miranda andrea; Emtesport osoko kudeaketa, Matzalen Laskibar andrea.
13.45.- Miguel Diego Gonzalezen gaineko testigantzak eta haren omenezko ikus-entzunezkoa.
14.15.- Bazkaria.