Kirola Euskaraz Bizi jaia egingo da bihar Iturburun

Bihar 08:00etan hasiko da Eibartik  Iturburura igotzeko autobus-zerbitzua
Kirola Euskaraz Bizi jaia egingo da bihar Iturburun
2024/05/31 13:13
eta kitto!

Juan Antonio Mogel ikastolakoek Kirola Euskaraz Bizi jaialdiak ospatuko ditu bihar eta hurrengo zapatuan (ekainak 8), Iturburun. Bihar 08:00etan hasiko da Eibartik  Iturburura igotzeko autobus-zerbitzua. Jaialdia, berriz, 10:15ean hasiko da, talde guztien desfilearekin. Jarraian, “Euskara da Euskal Herri-Bazen behin” kantatu eta dantzatzeko unea izango da. Hortik aurrera kirol-probak jokatuko dira ( 10:45etik 13:30era), eta goizekoak agurtzeko “Harro herri Korrika” abesti/dantza egingo da 13:30ean. Eta 15:00etatik aurrera, Adolfo Jainagaren saioa, apar-festa eta  domina-banaketa egingo dituzte.