Kirolaren inguruko mahai ingurua egingo da etzi Coliseo Antzokian

Kirolaren inguruko mahai ingurua egingo da etzi Coliseo Antzokian
2023/11/13 11:11
eta kitto!
Eibarko Udalak agur esango dio Europako Kirol Hiriaren urteari eta, horrekin lotuta, eguazten honetan euskara hutsean izango den mahai ingurua antolatu da. Eibarrek kirol munduan dituen etorkizuneko erronken inguruan hausnartuko dute gonbidatuek Coliseo Antzokian, 18:30etik aurrera. Ana Ramos EITB-ko kazetariak moderatuko duen “Eibar `Europar Kirol Hiriaren´ etorkizuneko erronkak” izeneko mahai inguruak sei parte-hartzaile izango ditu: Julian Eraso (Itzulia), Eider Olarreta (Eibar Rugby Taldea), Pello Osoro (triatleta), Ander Romarate (igerilaria), Ane Campos (SD Eibar) eta Aitor Elordi (Aspe). “Eibar Martxan” proiektuaren barnean dagoen beste ekitaldietako bat izango da eguaztenekoa.