"Klimatoia, Eibarko Gazte Ekoekintzaileak 2019" ekimena garatuko da asteburuan
2019/10/22
11:14
eta kitto!
Gazte profesionalei eta unibertsitateko (gradu eta masterrak) eta lanbide-heziketako azken urteetako ikasleei zuzendutako "Klimatoia, Eibarko Gazte Ekoekintzaileak 2019" ekimena hartuko du gure herriak asteburuan, barixakuan hasi eta domekara bitartean. Topaketa honen helburua, “ideia berritzaile eta iraunkorrak bultzatzeko aukerak eskaintzea, enpresei irtenbideak emateko, klima-aldaketara egokitzeko bidean aurrera egin dezaten” da. Jon Iraola Ingurumen zinegotziaren berbetan, “lehen edizioaren emaitza onak ikusita, Klimatoia berriz garatu eta antolatzera animatu gara. Ingurune aparta da, eta bertan prestakuntza egokia duten gazteak biltzen ditugu, benetako proiektu eta negozio lerroak dituzten enpresa eta erakundeekin batera, guztiek ideia komun baten alde egiteko: ingurunerako lana eta aberastasuna. Hau da, gure ingurumena eta ditugun baliabide naturalak balioetsi eta errespetatuko dituzten enpresa-soluzioak garatzea da asmoa”.
Climate-Kic Europako hirien sarea osatzen duten hiriek ekoekintzailetzatik abiatuta klima-aldaketari, efizientzia energetikoari eta energia berriztagarriei buruzko ikerketa-ekosistemak bultzatzen dituzte enpresa zein hezkuntza arloan eta Eibarrek ere sare horren parte izatearen aldeko apustua egin du. Klimatoiaren egitaraua Portalea kultur etxean garatuko da. Informazio gehiagorako zein izena emateko climatoneibar.org helbidera sartu.
Urriak 25, barixakua
17:30: Hasiera Aurkezpena
17:40: Inaugurazio Ofiziala (Eibarko Udala eta EHU / UPV)
18:00: Klima Aldaketari buruzko Esparru Erakusketa
18:15: Ekintzailetza erakusketa
18:30: Erronken aurkezpena eta ekipamenduen banaketa
19:39: Amaiera
Urriak 26, zapatua
10:00: Talde lanen hasiera
14:00: Jateko etenaldia
15:30: Talde lana
20:00: Bigarren jardunaldiaren amaiera
Urriak 27, domeka
10:00: Talde lanaren amaiera
12:00: Proiektuen aurkezpena epaimahaiari
14:00: Jateko etenaldia
15:30: Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa
17:00: Klimatoiaren amaiera