Klowna eta bertsoa uztartzen dituen emanaldia egingo dute gaur 20:00etan San Andres elizako klaustroan
2023/07/05
17:43
eta kitto!
Arrate Kultur Elkartearen Ikus-entzunezkoen egitaraua atzo estreinatu zuten, Einer Rodriguez eta Daniela Agudeloren diaporamarekin. Gaurko proposamena, berriz, berezia da ordutegi zein formatuari begira. Nalua Eibarko talde feministarekin eta Hankamotxak bertso-eskolarekin elkarlanean antolatu duten Bertso-klown izenburuko saioa 20:00etan hasiko da eta, antolatzaileen berbetan, “bertso saio berezi honetan inprobisazioa oinarri duten bi sormen alor uztartuko dira: klowna eta bertsoa. Beatriz Egizabal umoregile feministak egingo du gidari lana eta bera arduratuko da bakarrizketa laburren bidez bertsolariei gaiak proposatzeaz”. San Andres elizako klaustroa izango da.