Klub Deportiboak artxibo digitala eta irudi berritua aurkeztuko du gaur

Klub Deportiboak artxibo digitala eta irudi berritua aurkeztuko du gaur
2023/06/20 12:06
eta kitto!
Datorren urtean mendeurrena beteko duen Eibarko Klub Deportiboak ekitaldi berezia prestatu du gaurko. Izan ere, argazkiak, aktak, dokumentuak, Kezka aldizkariak eta abar batzen dituen artxibo digitala aurkeztuko dute, gero herritar guztien eskura lagatzeko. Hori gutxi ez balitz, klubaren hasieratik erabili duten logoa berritu dute eta martitzeneko saioa aprobetxatuko dute logo hori ezagutarazteko.

Gaurko saioa 19:00etan hasiko da, Coliseo antzokian, eta artxiboa eta irudi berria lantzen aritu diren lagunek egingo dute berba bertan.