Klub Deportiboak bere artxibo digitala eta irudi berritua aurkeztuko du datorren martitzenean

Klub Deportiboak bere artxibo digitala eta irudi berritua aurkeztuko du datorren martitzenean
2023/06/13 17:31
eta kitto!
Datorren urtean mendeurrena beteko duen Eibarko Klub Deportiboak ekitaldi berezia prestatu du datorren asteko martitzenerako. Izan ere, argazkiak, aktak, dokumentuak, Kezka aldizkariak eta abar batzen dituen artxibo digitala aurkeztuko du, gero herritar guztien eskura lagatzeko.

Hori gutxi ez balitz, klubaren hasieratik erabili duten logoa berritu dute eta martitzeneko saioa aprobetxatuko dute irudi berria aurkezteko eta horren nondik norakoak argitzeko.

Martitzeneko saioa 19:00etan hasiko da, Coliseo antzokian, eta artxiboa eta irudi berria lantzen aritu diren lagunek egingo dute berba bertan. Saioa doan izango da, baina sarrerak Deporreko tabernan hartu behar izango dira martitzenetik zapatura 17:30etik 21:30era.