Klub Deportiboaren Atletismo Eskola martxan da
Irailaren 9an jarri zen martxan Eibarko Klub Deportiboaren Atletismo Eskola. Infantil (2012-2013), alebin (2014-2015) eta benjamin (2016-2017) mailako haurrek hartzen dute parte eta atletismoaren disziplina guztiak lantzen dituzte: lasterketak, hesiak, jaurtiketak, jauziak eta martxa). Gainera, kirol indibiduala izan arren, norbanako zein talde baloreak lantzen dituzte, eta aukera berdinak eskaintzen dizkiete gizon zein emakumeei.
Haurrek lau entrenatzaile edo monitoreren begiradapean arituko dira: Kepa Markez (Atletismo Eskolako arduraduna), Enara Magunazelaia, Markel Gutierrez eta Nora Martinez.
Ekainaren 5era arte egingo dituzte entrenamenduak Unben, arratsaldetan, 17:25etik 18:45era. Jai egunak, bestalde, eskola egutegiak definituko ditu.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, atletismoa@deporeibar.com helbidera idatzi daiteke.