Klub Deportiboko 15 atleta Gipuzkoako banakako txapelketetan arituko dira larunbatean

16, 18 eta 20 urte azpikoen eta Master mailan lehiatuko dira atleta eibartarrak
Klub Deportiboko 15 atleta Gipuzkoako banakako txapelketetan arituko dira larunbatean
Arrasateko Mojategi atletismo estadioa
2026/04/15 10:43
Ekhi Belar Errasti

Apirilarekin batera aire libreko txapelketak hasiko dira atletismoan. Horrela, larunbatean, apirilak 18, Gipuzkoako 16, 18 eta 20 urte azpikoen eta Master banakako txapelketak jokatuko dira Arrasateko Mojategi atletismo estadioan, azken berrikuntzen ondoren kolore morea hartu duen pistan.

Eibarko Klub Deportiboko 15 atletek 25 parte-hartze izango dituzte zazpi probetan (100m, 200m, 300m, 400m, 1.500m, pisu-jaurtiketa eta luzera-jauzia) 16, 18 eta 20 urte azpikoen mailan.

 

16 urte azpikoak

  • Oier Acha Valdemoros 100m
  • Unai Alvarez Solana 100m
  • Malen Anderez Aristi : 100m eta 300m
  • Naia Astigarraga Berasaluze 100m eta luzera jauzia
  • Sonia Mendy Gomis: 100 m eta pisu jaurtiketa
     

18 urte azpikoak

  • Asier Andreu Valera: 100m eta 400m
  • Dennis Marquez Fernandez: 100m
  • Nerea Aizpuru Boyero: 100m eta 200m
  • Elene Beitia Azkoitia: 100m eta 400m
  • Ixone Bilbao Gonzalez: 100m eta 200m
  • Naia Capelastegui Camiño: 100m eta 200m
  • Farah Chajrane Bahassou: 100m eta 200m
  • Maialen Cenarruzabeitia Gallastegui: luzera jauzia eta pisu jaurtiketa
     

20 urte azpikoak eta masterrak

  • Nora Martinez Baroja: 1.500m (U20)
  • Anwar El Hassouni Benaissa: 1.500m (M U23)