Klub Deportiboko argazkilariek Argazki Topaketak antolatu dituzte zapatu arratsalderako

17:00etatik 19:00etara Untzagan egongo dira, nahi duenari argazkia doan egiteko prest.
Klub Deportiboko argazkilariek Argazki Topaketak antolatu dituzte zapatu arratsalderako
2026/05/19 11:44
Silbia Hernandez Arrazola

Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak antolatutako Argazkilaritza Maiatzean ekimenaren baitan, zapatuan (maiatzak 23)  Argazki Topaketak egingo dituzte, Untzagan, 17:00etatik 19:00etara. Azaldu digutenez, “bertan argazki estudioa kaleratuko dugu eta, nahi duenak, argazki bat egin ahal izango du, debalde. Egindako argazki guztiak Fotoprix dendan eskuragai izango dira, maiatzaren 26tik aurrera”. Horrela, dendatik pasatu eta argazkia paperean eskuratu ahal izango da, hori ere dohainik. Antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte, “guregana hurbildu eta argazkiaz gozatzera”.