Klub Deportiboko atletak lehia bizian ibiliko dira asteburuan

Gipuzkoako Alebin Txapelketa jokatuko da Unben eta Euskadiko Master Txapelketa Durangon
Klub Deportiboko atletak lehia bizian ibiliko dira asteburuan
Eskolarteko Jokoak 2017. CD Eibar – Mogel Taldea Euskadiko Txapelduna
2026/05/29 11:23
Ekhi Belar Errasti

Asteburu bizia izango dute Eibarko Klub Deportiboko atletismo saileko kirolariek eta, gainera, batzuen jarduna zuzenean ikusteko aukera izango dugu herrian. Izan ere, igandean, Gipuzkoako kluben eta ikastetxeen arteko alebin mailako txapelketa jokatuko da Unben.

Lehia 10:00etan hasiko da eta 300 atleta inguru arituko dira bertan: nesken kategorian 11 klub eta mutilenean 8. Guztira 24 taldek hartuko dute parte eta talde bakoitzak gutxienez sei atleta izan beharko ditu.

Eibarko ordezkaritzari dagokionez, atleta hauek arituko dira:

  • Isabel Pita Lozano (pisu jaurtiketa)
  • Jule Azurmendi Marquez (1.000 m)
  • Nora Arriola Iturbe (60 m hesiak)
  • Luke Litago Lasuen (Altuera jausia)
  • Lucia Arkotxa Larrarte (luzera jausia)
  • Maddi Perez de Obanos Larreategi (60 m)
  • Nesken erreleboko taldea (4x60 m): Isabel Pita, Luke Litago, Lucia Arkotxa eta Maddi Perez de Obanos.

Egidazu eta Untzetabarrenetxea Euskadikoan

Bihar, maiatzak 30, master kategoriako Euskadiko Txapelketa jokatuko da Durango eta Deporreko bi ordezkari arituko dira bertan: Iñigo Egidazu Arrillagak abiadurako bi proba teknikoetan hartuko du parte, 400 m hesien eta 100 m hesien finalean; eta Marco Untzetabarrenetxea Arriolabengoak 5.000 m-ko finalean.