Klub Deportiboko Atletismo Taldea 4. izan da Bigarren Kategoriako Euskadiko Kluben Txapelketan
Bigarren Kategoriako Euskadiko Kluben Txapelketa jokatu zen atzo, maiatzak 3, Getxoko Fadura atletismo pistan. Bertan aritu ziren Eibarko Klub Deportiboko atletismo taldeko gizonezkoak eta 4. postuan amaitu zuten, Santurtzi, Tolosa eta Galdakaoren atzetik.
Goiza oso ondo hasi zuten eibartarrek, hasierako proben ondoren lehen postuan kokatu zirelarik, baina goiz erdian beste taldeek martxa bat gehiago jarri zuten eta sailkapenean nabarmendu egin ziren.
Zazpi domina
Bakarkako probetan, Deporreko atletek zazpi domina eskuratu zituzten, urrezko hiru eta brontzezko lau:
Urrezko dominak
- Markel Gutierrez – 5.000 m martxa (24:19:43)
- Alex Cuesta – luzera jauzia (6,31 m)
- Ugaitz Gartzia – 3.000 m oztopoak (9:33:55)
Brontzezko dominak
- Eneko Blajakis – mailu jaurtiketa
- Salaheddin Chajrane – 400 m hesiak
- Carlitou Mendy – pertika jauzia
- Julen Teran – jauzi hirukoitza
Gainera lan bikaina egin dute taldeko beste ordezkari guztiek: Asier Andreu (Altuera jauzia), Oier Acha (100m eta erreleboa), Dennis Marquez (200 m eta erreleboa)) , Marcos Untzetabarrenetxea (800 m) , Roberto Gartzia (1.500 m) , Anwar El Hassouni (3.000 m), Kepa Marquez (110 m hesiak) Eneko Fernandez (Disko (2kg) eta Amets Marko (Xabalinan eta erreleboan)
Atletismo Eskolakoak Ordizian
Deporreko Atletismo Eskolako gaztea, ostera, Ordizian jokatu zen Eskolarteko Txapelketaren 3. jardunaldian izan ziren atzo, honako parte-hartzearekin:
- Lucía Arkotxa: Vortex jaurtiketa eta 60 m
- Markel Urain: Vortex eta 1000 m
- Danel Zubia: 60 m eta luzera jauzia hirukoitza
- Luke Litago: vortex jaurtiketa
- Jule Azurmendi: luzera jauzia hirukoitza
- Malen Etxeberria: 80 m eta pisu jaurtiketa
- Izadi Flores: pisu jaurtiketa
- Lucía Calvo: 1000 m eta 80 m