Klub Deportiboko bost atleta 16 urtez azpiko Euskadiko txapelketan arituko dira asteburuan

Malen Anderez, Naia Astigarraga, Sonia Mendy, Oier Atxa eta Unai Alvarez izango dira ordezkari eibartarrak
Klub Deportiboko bost atleta 16 urtez azpiko Euskadiko txapelketan arituko dira asteburuan
2026/05/15 12:58
Ekhi Belar Errasti

Bihar eta etzi, maiatzak 16 eta 17, 16 urtez azpikoen Euskadiko Atletismo Txapelketa jokatuko da Zorrotzako atletismo pistetan, Bilbon. Eibarko Klub Deportiboak ordezkaritza izango du bertan, taldeko bost atleta sailkatu direlako: Malen Alvarez, Naia Astigarraga, Sonia Mendy, Oier Atxa eta Unai Alvarez.

Emakumezkoei dagokienez, hirurak 100 m-ko lasterketan lehiatuko dira eta Anderezek 300 m-koa ere egingo du. Gizonezkoek, ostera, 100 m-ko proban hartuko dute parte bakarrik.

 

Eskolartekoak Lasarten

Deporreko Atletismo Eskolakoak Lasarten izango dira Gipuzkoako Eskolarteko Proba Konbinatuen Txapelketan. Hain zuzen ere, Luke Litago, Isabel Pita, Lucia Arkotxa, Danel Zubia eta Iker Caño izango dira ordezkari eibartarrak.

Txapelketako proba konbinatuak hauek izango dira: luzera, pisu eta 60 m-ko lasterketa. Proba bakoitzean puntuak emango dituzte eta puntu gehien lortzen dituenak irabazten du txapelketa.

Horrez gain, aipatzekoa da Eskolarteko Txapelketaren azken jardunaldia Eibarren jokatuko dela, Unben, maiatzaren 31n.

2025 urteko Proba konbinatuak Lasarteko Atsobakar Atletismo Pista berrian. Deporreko Atletismo eskolako taldekideak Markel Gutierrez eta Ugaitz Gartzia entrenatzaileekin