Klub Deportiboko bost atletek hartu zuten parte domekako Elgoibarko Krosean

Klub Deportiboko bost atletek hartu zuten parte domekako Elgoibarko Krosean
2024/01/09 10:22
eta kitto!
Herenegun Elgoibarren jokatutako Mugerza Krosaren 80. edizioan, Eibarko Klub Deportiboko bost atletek osatu zuten eibartarren ordezkaritza. Pello Osorok lasterketa nagusian hartu zuen parte, maila absolutuan, azkenean 38. postuan amaitzeko, 36 minutu eta 5 segundoko denbora eginez. Beste laurek 18 urtetik beherako mailako proban hartu zuten parte: Ugaitz Gartziak 16. postuan sailkatu zen (16:08), Manex Gisasola 61. izan zen helmugan (18:54) eta Oihan Lopez 66. tokian helmugaratu zen (20:13). Emakumezkoetan Nora Martinez 33. postuan sailkatu zen, 15 minutu eta 23 segundoko denborarekin. Azken urteotako Mintxetako ingurune berean jokatutako lasterketetan 900 bat atletek hartu zuten parte guztira, bezperako eta egun bereko euriak eraginda, ibilbidea lokatzez beteta aurkitu zutenak.