Klub Deportiboko mendizaleek Arama eta Orendain artekoa egin dute

Bidean Altzagamendira igo zuten eta, txangoari amaiera emateko, bazkaria egin zuten Eltxoa elkartean
2025/11/10 11:42
Ekhi Belar

Zapatuan, azaroak 8, Arama eta Orendain arteko ibilbidea egin zuten Eibarko Klub Deportiboko mendizaleek. Antxon Narbaizaren ahotik, horrela pasatu zuten eguna: “Klub Deportiboko 17 lagun ausart eta adoretsu Arama, Goierriko herri politean, ekin diogu ibiltzeari. Iragarri bezala, euria izan dugu ia egun guztian zehar, ez baina zaparrada handitan, gure jomugara iristen ari ginela salbu. Haizerik gabe erortzen zen euria baina gure euritako eta babesekin ederki moldatu gara. Aramatik Altzagamendira igo gara (535 m.), igoera atseginean. Bertatik beherantz jo dugu  baserri eta goi-lautada ederrak zeharkatuz. Baliarrain herri txukuna zeharkatu dugu ondoren. Beheranzkoan Ibiur urtegi xumearen bazterretik igaro gara, azken igoera burutzeko, hain zuzen, Orendain herrixkaraino. Udaletxe dotorea baita frontoi dotorea dauka herriak. Herritik bertatik ikuspegia handia dago: aurrez aurre eta Nafarroako muga gailentzen dira, besteak beste. 16 kilometrotik gora, eta 610 metroko desnibela izan dugu. Txangoari amaiera emateko, Oskar Handikoetxeak beste bi boluntario lagun, bazkari oparoa prestatu digute Eltxoa elkartean. Umorez blai amaitu dugu zeharkaldia”.