Klub Deportiboko squash taldea Euskadiko txapeldun
Alberto Ferreiro, Sergio Salgado eta Victor Mendozak osatzen dute taldea
2026/04/07
12:51
Ekhi Belar Errasti
Martxoaren 28an, Euskadiko Taldekako Txapelketa jokatu zen Ipurua kiroldegian eta txapela bertan geratu zen, Eibarko Klub Deportiboko squash taldeak irabazi baitzuen. Alberto Ferreiro, Sergio Salgado eta Victor Mendozak osatzen duten taldeak Sestaoko Benedikta Squash Klub A-ren kontra jokatu zuen finala eta 2-1 gailendu zitzaion.
Gaur egun kiroldegian dauden pistetan jokatu den azken txapelketa izan da, Udalak hiru pistetatik bi kendu egingo dituelako. “Udalaren konpromisoa geratzen den pista bakarra birmoldatzea da, egungo pistek ez baitituzte arauzko squash pista baten neurri ofizialak biltzen”, squash taldekoen berbetan.
Squash taldekoen hurrengo zita bakarkako Euskadiko Txapelketa Absolutua izango da, apirilaren 17an eta 18an, Sestaon.