Klub Deportiboko xakelariek ez zuten atsedenik hartu Aste Santuan

Gazteek Euskadiko Promesa Mailako Txapelketan lehiatu ziren eta Alex Aranzabal Donostiko Nazioartekoan
Klub Deportiboko xakelariek ez zuten atsedenik hartu Aste Santuan
Yeray, Kilian eta Mikel txapelketan zehar ateratako argazkian. Eibarko Klub Deportiboaren artxiboa.
2026/04/22 10:04
Ekhi Belar Errasti

Aste Santuan ez da atsedenik izan Eibarko Klub Deportiboko xake jokalarientzat eta zenbait txapelketatan izan dira lehian. Urruti joan gabe, Eibarko Hezkuntza Esparruan, Euskadiko Promesa Mailako Txapelketan jokatu zen eta bertan izan ziren Mikel Saenz, Kilian Simon eta Yeray Fernandez. Mikelek 4 puntu eta 18. postua lortu zuen, Yerayk 4 puntu eta 22. postua eta Kilianek 0 puntu eta 46. postua.

Alex Aranzabal xakelaria, bestalde, XLVI. Donostiko Nazioarteko Txapelketan izan zen. Eibartarrak 33. postuan amaitu zuen 5,5 punturekin eta 2.100 puntutik beherako jokalarientzako saria lortu zuen.

Donostikoa Euskal Herrian jokatzen den erritmo geldoko txapelketa garrantzitsuena da eta hainbat urtean zehar klubeko hainbat eta hainbat jokalarik hartu dute parte bertan.