Klub Deportibokoek gainditu zuten urte hasierari jarritako erronka

Klub Deportibokoek gainditu zuten urte hasierari jarritako erronka
2024/01/03 10:06
eta kitto!
Aurten mendeurrena beteko duen gure herriko Klub Deportiboak ondo gainditu zuen 2024ari jarritako lehenengo erronka. Argazkian ikusten denez, urtearen lehenengo eguneko 10:30ean Urkon ehun lagun biltzeko proposatutako hitzordua ondo bete zuten. Argazki ederra osatu zuten Depor aurretik abiatuta haraino joan zirenekin. Klubak urtarrilaren 30ean beteko ditu 100 urteak.