Koko-marru eta koko-dantzariek Aratoste gose handiagoarekin laga gaituzte
Eibarko Udalak lagatako argazkiekin bilduma osatu eta hemen ikusgai jarri dugu.
2026/02/09
12:26
Silbia Hernandez Arrazola
Jai-giro ederra sortu zuten beraien inguruan koko-marru eta koko-dantzariek zapatuan. Kezka Dantza Taldearen eskutik, goizean Errebalen eta baserrietan, Mandiola eta Otaola-Kiñarra auzoetan ibili ziren kantuan eta dantzan. Eta, arratsaldean, Eibarko kaleetan eskaini zituzten koko-dantzak, eibartarren artean Aratosteetarako gogoa piztuta.
ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA.

























































































