Kolonbiako herriari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egingo da 17:30ean Untzagan
2021/05/06
12:19
eta kitto!
Azken egunotan Kolonbian bizitzen ari diren egoera larriaren aurrean elkartasuna adierazteko, gaur 17:30ean elkarretaratzea egingo da Untzaga plazan.
Astebetez ari dira Kolonbiako herritarrak protestan kalean, Ivan Duque presidentearen Gobernuak ezarri nahi zuen zerga erreformaren kontra. Kolonbiako Herri Defendatzailearen arabera, herritarren eta poliziaren arteko liskarretan 19 pertsona hil dira dagoeneko, eta 800 zauritu inguru daude. Istiluak baretzeko esperantzarekin Alberto Carrasquilla Kolonbiako Ogasun ministroak kargua utzi du.