Kolonbian gertatzen ari dena salatzeko ekitaldia egin da gaur arratsaldean Untzagan
2021/05/06
18:37
eta kitto!
Eibarren eta inguruan bizi diren kolonbiarrak Untzagan elkartu dira gaur arratsaldean, egunotan Kolonbian gertatzen ari diren istiluengatik protesta egiteko eta Kolonbiako herriari elkartasuna adierazteko. Orain dela astebete piztu ziren liskarrak, Ivan Duque presidentearen Gobernuak ezarri nahi zuen zerga erreformaren kontra zeuden kolonbiar asko kalera irten eta poliziak tiroz erantzun zuenean. Kolonbiako Herri Defendatzailearen arabera, herritarren eta poliziaren arteko liskarretan 19 pertsona hil dira dagoeneko, eta 800 zauritu inguru daude. Gaurko ekitaldiaz gain, zapatuan ere mobilizazioa egingo dute: Kolonbian gertatzen ari denaren aurka eta Giza Eskubideen aldeko manifestazioa egingo da, 18:30ean Untzagatik abiatuta.