Komedia Fest jaialdia maiatzean hasiko da Alex O’Dogherty umoregilearen bakarrizketarekin

Jaialdiak umorearen erreferente izan nahi du Euskal Herrian
Komedia Fest jaialdia maiatzean hasiko da Alex O’Dogherty umoregilearen bakarrizketarekin
2025/04/10 10:43
eta kitto!

Maiatzean Komedia Fest jaialdiaren lehen edizioa hasiko da Eibarren. Nacho Pradok bultzatutako ekimen honek umorearen erreferente izan nahi Euskal Herrian eta Alex O’Dogherty umoregilearen bakarrizketarekin emango dio hasiera ekimenari.

O’Doghertyren saioa maiatzaren 16an izango da, 20:30ean, Coliseo antzokian, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

Komedia Fest jaialdiak azarora arte iraungo du eta umore saioak eta bakarrizketak jasoko ditu. Oraindik ez dute zehaztu nortzuk arituko diren, baina saioak UNI Eibar-Ermua hezkuntza esparruan egingo direla aipatu dute antolatzaileek.