Konfinamenduaren osteko elikadura planifikatzen lagundu digu Mireia Alberdi nutrizionistak
2020/05/13
17:46
eta kitto!
Teknologiak eskaintzen dizkigun baliabideak aprobetxatuta, holaxe elkartu ziren joan den martitzenean dozena bat lagun Mireia Alberdi nutrizionistak online eman zuen hitzaldian. Sarri izan da ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu dituen ikastaroetan elikadura osasuntsua egiteko era ezberdinei buruz berba egiten, eta oraingoan, hainbat gomendio eman dizkigu Mireiak konfinamendutik irtetean gure elikadura planifikatzeko; udara begira, berriz, ikasitako gauza asko des-ikasteko hainbat proposamen ere eman zizkigun. Bi orduz luzatu zen saioan euren kezkak eta zalantzak argitu zituzten parte-hartzaileek.