Kongoko egoera larriaren berri emango dute gaur 19.30etan Portalean
Kongoko Errepublika Demokratikoan bizitzen diharduten egoera larriaren berri emango dute gaur (eguaztena, hilak 22) Portalean (3. pisuko ikastaro gelan), 19.30etatik aurrera Ines Oleagak eta Angelique Chayekak, Udaleko Berdintasun Arloak eta Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Alboan-ek lagunduta antolatutako hitzaldian. Ines Oleaga bilbotarrak Kongoko Jesuiten Errefuxiatuen Misio Zerbitzuen koordinatzailea izandakoa da eta orain Heziketa Formalaren proiektua zuzentzen dihardu. Eta Angelique Chayeka kongotarrak Jesuitek Goman duten Errefuxiatuen Zerbitzuan beharrean jardun zuen eta une honetan heziketa ez formalaren proiektuaren zuzendaria da. Bien ahotik Kongoko emakumeen egoeraren berri jasotzeko aukera paregabea izango dute Emergencia social en el Congo, la situación de la mujer en Kivu norte izenburuko hitzaldira joatera animatzen direnek.