Kontratazioetarako hizkuntza irizpide bateratuak aplikatuko ditu Eibarko Udalak
Gipuzkoako 39 erakundek (36 udal, Eibarkoa tartean, Gipuzkoako Foru Aldundia, UEMA eta Urola-Kostako Mankomunitatea) administrazio kontratuetan hizkuntza irizpideak modu bateratuan aplikatzea erabaki dute. Aipatutako erakundeek Udal-ekin egitasmoaren bidez lortu dute kontratazioetarako hizkuntza irizpideak adostea eta modu bateratuan aplikatuko dituzte aurrerantzean. Hizkuntza irizpideek obra kontratuei, herri-lanen emakidei, zerbitzu kontratuei, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuei eta hornidura kontratuei eragingo diete. Administrazioarekin eta herritarrekin izan beharreko erabilera arautzeaz gain, hizkuntza paisaia eta gaitasuna ere neurtu dira. Beraz, Gipuzkoako 36 udalen eta Aldundiaren kontratazio publikoetan, enpresek hizkuntza irizpideak bete beharko dituzte aurrerantzean.