Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa itxi egin dute
2023/01/24
09:19
eta kitto!
Udaletxeko beheko solairuan dagoen Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) itxita dago eta, oraingoz horrela jarraituko du, besterik jakinarazi arte. Hala eman dute aditzera Udaletik. Bitartean, kontsultaren bat egin nahi duenak, emailez izango du horretarako aukera, omic-kiub@eibar.eus helbide elektronikora idatzita. Esan dutenez, jasotako zalantzak eta galderak “ahalik eta azkarren erantzungo dira”.