"Kontsumo arduratsua: gure planeta zaintzen" kartel lehiaketa antolatu dute
Pobreziaren Aurkako Borrokan Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko Sareak eta Biolurrek kartel lehiaketa antolatu dute. Gai nagusia agroekologia eta kontsumo arduratsua izango da.
Pobreziaren Aurkako Borrokan Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko Sarea Iparraldeko eta Hegoaldeko GKEek osatutako sare bat da. Sare honen lan-fokua ingurumen osoa da, "funtsezko zutabea baita pobreziaren aurka borrokatzeko, Giza Eskubideak betetzen laguntzeko eta garapen iraunkorragoa eta bidezkoagoa eraikitzeko", diote.
Lehiaketak bi sari egongo dira:
- Gazteen kategoria (11-15 urte): 60 €-AN BALORATURIKO SARIA
- Helduen (>16 urte) kategoria: 150 €-AN BALORATURIKO SARIA
"Lehiaketa honen bidez, gizartea kontzientziatu nahi da, giza ekintzek inguruan duten eraginari buruz, bai gizartearen eta gizakiaren ikuspegitik, bai ingurumenaren ikuspegitik ere", azaldu dute antolatzaileek.
Kartelaren teknika librea izango da (akuarela, collagea, argazkia, marrazkia, etab.).
Lanak irailaren 25a baino lehen bidali behar honako helbide honetara: redsostenibilidadambiental@gmail.com
Informazio gehiago