Kontxa Laspiur euskara-irakasle ohiak datorren astean Gure Balioak Saria jasoko du, Coliseo Antzokian egingo den ekitaldian

Datorren asteartean, hilaren 26an, 18:30ean, Eibarko Coliseo Antzokian izango da ekitaldia, Debabarreneko herritar guztiei irekia. Horretaz gain, “Gazte ekimena” eta “Gizarte ekimena” kategorietako sariak ere banatuko dira.
Kontxa Laspiur euskara-irakasle ohiak datorren astean Gure Balioak Saria jasoko du, Coliseo Antzokian egingo den ekitaldian
2024/11/22 12:09
eta kitto!

Gure Balioak Sarien banaketa ekitaldia datorren asteartean izango da, arratsaldeko 18:30ean, Eibarko Coliseo Antzokian. Han, Kontxa Laspiur Zabalak (1924), euskara-irakasle ohiak, “Bizitza osoko ibilbidea” kategoriako saria jasoko du, bizitza pertsonal zein profesionalean euskararen alde egindako lanean ordezkatutako balioengatik. Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziak eskualdeko Udalekin elkarlanean antolatutako sariak, Laboral Kutxaren babesa izan du. 

Era berean, “Gazte ekimena” eta “Gizarte ekimena” kategorietako sariak ere banatuko dira. Lehenengoari dagokionez, jarduera fisikoa sustatzeko teknologia aktiboa sortzeaz arduratzen den WELLK enpresa izan da irabazlea. WELLK osatzen duten gazte ekintzaileek 2.000€-ko saria jasoko dute, hau ere Laboral Kutxak babestua.

“Gizarte ekimena” kategoriari dagokionez, epaimahaiak Nagusilan irabazi-asmorik gabeko aukeratu du irabazle, eta beraz, elkarteak eramango du Orbea enpresak babestutako 2.000€-ko saria, aurkeztutako beren proiektuan inbertitzeko. 

Sariak banatzeaz gain, Kaxa dantza taldeko kideek emanaldiak eskainiko dituzte ekitaldian zehar. Sarrera irekia izango da bertaratzen diren herritar guztientzat.  

Hemen martxoan ...eta kitto!-k Kontxari egindako elkarrizketa: