Kopako Eibar-Athletic urtarrilaren 7an jokatuko da, 19:00etan
Ordutik gauzak aldatu dira: orain Joseba Etxeberria lehoi ohiak gidatzen du aulkia eta Unai Vencedor ere taldean dago, Athleticek utzita; bestalde, orduan Eibarko zelai erdian jokatzen zuen Dani Garcia Athletic-en dago, Iñigo Ruiz de Galarreta eibartarra bezala. Ager Aketxe, Anaitz Arbilla eta Yanis Rahmani ere Lezamako harrobitik pasatutakoak dira. Kanporaketa hartan Athletic bidean geratu bazen ere, Eibarrek oraindik ez dio Bilboko taldeari irabazi Ipuruan eta, Kopan jokatutako sei neurketetetan, hiru berdinketa besterik ezin izan du eskuratu.
Bi taldeek 2020an jokatu zuten azkenekoz Ipuruan; emaitza 1-2 izan zen, orduan ere Athletic-en alde. Joseba Etxeberriarenek CF Lorca Deportiva eta UD Melilla, azken hori penaltietan, garaitu dituzte lehen bi kanporaketetan. Hamaseirenetarako kanporaketa hori urte berriaren lehenengoko asteburuan jokatuko da, Erregeen egunaren ondoren, domekan eta 19:00etan hasita.